PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA
Kontzeptu honen sortzailea Seymour Papert izan zen baina Jeanette Wing izan zen kontzeptua garatzen amaitu zuenak.
Pentsamendu konputazionalaren oinarria baliabide teknologikoen bitartez arazoak konpontzen jakitean datza. Gaur egun, garrantzia izugarria du edonon teknologia aurki dezakegulako, horregatik eskoletan lantzea ezinbestekoa da. Gainera, hainbat baliabideren bitartez landu daiteke, bideojoko hezigarriak, robotika, programaketa, tablet etab. Bestalde, pentsamendu konputazionalean umearen garapen pertsonalak aurrera egin ahala gauza berriak ikasteko gaitasuna ematen du eta trebetasun batzuk garatzea lortzen da, hala nola, pentsamendu kritikoa era teknologi berrien erabilera.
Pentsamendu konputazionala sistemen diseinuan oinarritzen da eta gizakiaren jokabidea ulertzen du.
Teknologiek gure haurren bizitza erabat aldatu duten garaiotan, idazten eta irakurtzen ikasten duten gisan, programazioak atzean duen logika eta abstrakzioa landu behar dituzte. Ez gerora programatzaileak edo ingeniariak izateko helburuarekin, baizik eta helduak direnerako ondo prestatuak egoteko. Izan ere, onura pedagogiko asko izan ditzake baita konpetenzia orokor desberdinak garatzen lagun dezake pentsamendu koputazionak.
Ondoren Pentsamendu konputazionalari buruzko kurtso bat usten dizuet.
1
2
3
4
5
Informazio gehigarria aurkituko duzue hurrengo linkan.

Comentarios
Publicar un comentario