INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN GIZARTEA
Kontzeptu hau Peter Druckerek 1969. urtean sortu eta honela definitu zuen:
"Bere
garapenerako ezagutza sortu, garatu, zabaldu eta partekatzea xede dituen
gizartea."
Antzinan, ezagutzak barneratzeko eskubidea irakurtzen zekiten pertsonek zeukaten. Gaur egun, errazagoa
da edonondik informazioa eskuratzea, (bideoen bidez, telebistaren bidez...) eta horrek globalizazio kulturala dakar. Baina ezinbestekoa da informazioa eta ezagutza ondo bereiztea; izan ere, informazioa
ezagutzarako baliabidea da eta gertaerez nahiz egoerez osatuta dago, bestale, ezagutza helburu bat lortzeko egiten den gertaera horien
interpretazioa da.
Bestalde, jakintzaren gizarteak hiru ezaugarri nagusi dituela esan zuten Davidek eta Forayrek
2002. urtean:
- Ezagutzen sorreraren abiadura.
- Berrikuntza ekintza dominantea izan.
- jakintzarako tresnen iraultza.
Horrenbestez, gauza gehienekin gertatzen den moduan, informazio eta komunikazioaren gizartea bai onurak bai kalteak dakartza. Alde batetik, etxetik lan egiteko aukera sortu eta informazioaren globalizazioa ekarri duas esaterako. Baina beste batetik, hainbat esparrutan, egunerokotasunean teknologiarekiko dependentzia sortu digu adibidez, eta nolabait gure pribatutasuna galdu dugu.
Ondoren gaiaren inguruan sakontzeko eta informazio gehigarria izan dezazuen hurrengo bideoa atxikitzen dizuet. Benetan interesgarria dela!


Comentarios
Publicar un comentario