INTERNET
Gaur ekartzen dizuedan gaia ezaguna da guztiontzat. Baina zer dakizue internet inguruan?
1960. urtearen bukaeran, ordenagailu militarren sare handia sortu zen. Ondoren, 1980. urtearen bukaeran, sare hori unibertsitateen eskura jarri zen. Hori izan zen Interneten gunea.
Internet 1990ean sortu zen egitura independente gisa, eta hainbat sarek osatzen dute. Horregatik esaten zaio sareen sarea.
Internet ordenagailuen munduko sarea da, sare txikiak batuz sortua. Sare honetara edozein ordenagailutik sar daiteke, eta erabiltzaileen artean informazioa trukatzeko aukera ematen du.
Bi eratako ordenagailuak daude eremu lokaleko sare batean:
- Bezeroa, zerbitzari izeneko beste sistema indartsuago baten zerbitzuak jasotzen dituen ordenagailua da.
- Zerbitzariak ordenagailu bezeroentzat funtzio komunak administratzeaz arduratzen den ordenagailua da. Zerbitzariek informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko gaitasun handiagoa dute.
Hurrengo web orrialdean "Los niños y el acceso a Internet"
artikuluan "filtro parental"-a umeen ordenagailu edo tabletetan nola jarri erakusten dute tutorial baten bidez. Oso interesgarria eta baliagarria izan daiteke, beraz, sartu eta ikasi!


Comentarios
Publicar un comentario