KONPETENTZIA DIGITALA



Konpetentzia digitala, informazioaren gizartearen teknologiak modu kritiko eta seguruan erabiltzea lanerako, aisialdirako eta komunikaziorako.
Konpetentzia digitalak berekin dakar baliabide digitalak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko ezagutza, trebetasun, jarrera eta estrategia batzuk edukitzea.
Konpetentzia digitalaren oinarrian ordenagailua erabiltzeko trebetasunak daude, informazioa berreskuratu, ebaluatu, biltegiratu, ekoitzi, aurkeztu eta trukatzeko; baita komunikatzeko eta Internet bidez lankidetza sareetan parte hartzeko ere.
Konpetentzia digitala 5 azpigaitasunetan banatuta dago DIGCOMPen arabera
  • Informazioa: bilatzea, erabiltzen jakitea, esaterako.
  • Komunikazioa: teknologien bidez interakzioan jardutea, informazioak eta edukiak partekatzea... 
  • Edukiak sortzea: edukiak garatzea, integratzea eta berregitea eta abar.
  • Segurtasuna: gailuen babesa, datu pertsonalak babestea...
  • Arazoak ebaztea: , behar eta erantzun teknologikoak identifikatzea, berrikuntza eta teknologia sormenez erabiltzea, beste batzuen artean.
Azpigaitasun bakoitzak hainbat eduki ditu, eta beharrezko ezagutza eta trebetasun batzuk biltzen ditu.

Hau guztia jakinda, ezinbestekoa da konpetentzia digitala edukitzea eta menperatzea

gaur egun bizi garen mundu teknologiko honetan hainbat alderdietan moldatzeko.

Kontzeptua ondo ulertu eta barneratu dezazuen Maite Goñi irakasleak konpetentzia digitala zer den modu oso sinple eta ulergarrian azaltzen duen bideo hau ikustea gomendatzen dizuet.


Comentarios

Entradas populares de este blog

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

MAKERS MUGIMENDUA ETA KULTURA

SYMBALOO