Entradas

Mostrando entradas de abril, 2018

ERREALITATE AREAGOTUA

Imagen
Gaur gai oso interesgarria dakarkizuet.  Errealitate Areagotua  errealitate fisikoaren pertzepzioa denbora errealean areagotzen duten ordenagailu-teknologiez osatzen da. Esperientzia sentsoriala handitzen dute, informazio garrantzitsu osagarria emateko. Horrela, benetako munduaren egoera zehatz bat hobeto uler daiteke. Nahiz eta kamera, tablet eta mugikorrak baliagarriak izan, ordenagailuek ematen dituzte emaitza onenak teknologia berri honetan, hardware sendoa dutelako. Errealitate Areagotua aplikazio ugari ditu, baina honako hauek azpimarra ditzakegu: Hezkuntza :  Testu-liburuekin, museoetan eta abar.  Aisialdia eta denbora-pasa:  gailuekin jolasteko...  Turismoa eta arkitektura:   saltokiei, jatetxeei edo turismo- eta zerbitzu-informazioei buruzko informazioa emateko esaterako. Medikuntza:  adibidez, kirurgia-operazioetan. Hona hemen gai honekin lotuta dagoen bideo interesgarri bat Azkenik bideo honetan ikusi dezakezu...

NORTASUN DIGITALA ETA AZTARNA DIGITALA

Imagen
NORTASUN DIGITALA   Nortasun digitala  edo  identitate digitala Interneten  b arruan identifikatzen gaituen ezaugarrien multzoa da.  Nortasun digitalak, euskarri digital bidez bakoitzak berari buruz proiektatzen duen irudiari erreferentzia egiten dio eta baita ere besteek norbera nola ikusten duen. Ematen dugun irudi hau oso garrantzitsua da, jakinik Interneten informazio asko dagoela eta edonork geure izena jar dezakeela bilatzaileetan, guri buruzko emaitzak jasoz, nahiz eta guk ezer garrantzitsurik ez egin Interneten. Emaitza hauek, iturri desberdin eta susmagaitzetatik sortuak, geure nortasun digitalaren parte dira eta besteen aurrean definitzen gaituzte AZTARNA DIGITALA Interneten batera eta bestera ibiltzen garen heinean, gure aztarna digitala hedatuz doa, erabiltzaileak konturatu ez arren. Sare sozialetan zabaltzen ditugu kontuak, blogak sortzen ditugu edo inoren blogean iruzkin bat egiten dugu. Jardun horiek guztiak, gure berri ematen diote ...