NORTASUN DIGITALA ETA AZTARNA DIGITALA



NORTASUN DIGITALA 

Nortasun digitala edo identitate digitala Interneten barruan identifikatzen gaituen ezaugarrien multzoa da. Nortasun digitalak, euskarri digital bidez bakoitzak berari buruz proiektatzen duen irudiari erreferentzia egiten dio eta baita ere besteek norbera nola ikusten duen. Ematen dugun irudi hau oso garrantzitsua da, jakinik Interneten informazio asko dagoela eta edonork geure izena jar dezakeela bilatzaileetan, guri buruzko emaitzak jasoz, nahiz eta guk ezer garrantzitsurik ez egin Interneten. Emaitza hauek, iturri desberdin eta susmagaitzetatik sortuak, geure nortasun digitalaren parte dira eta besteen aurrean definitzen gaituzte



AZTARNA DIGITALA

Interneten batera eta bestera ibiltzen garen heinean, gure aztarna digitala hedatuz doa, erabiltzaileak konturatu ez arren. Sare sozialetan zabaltzen ditugu kontuak, blogak sortzen ditugu edo inoren blogean iruzkin bat egiten dugu. Jardun horiek guztiak, gure berri ematen diote munduari, eta, ondorioz, gure irudi bat osatzen dute, gure irudi digitala.





Laburbilduz, nortasun digitala eta aztarna digitala batera doaz, bata bestearen osagarri izanik. Guk plataforma ezberdinak erabiliz, gure nortasun digitala eraikitzen dugu eta hori dela eta sarean gure aztarnausten dugu, eta presentzia digital hori ezabatzea ez da gauza erraza, izan ere, interneten jartzen dena erraz zabaltzen da lau haizetara edota edonork disko gogorrean gorde dezake.




Nahiz eta nortasun digitalak eta aztarna digitalak  abantailak eskaini, hala nola, sozializazioa, lana, edota herrialde ezberdinetako informazio ugari jasotzea, ikusitako guztia kontuan izanda, oso garrantzitsua da umeak gai honi buruz ondo informatuta egotea eta bere nortasun digitalaren definizioan parte aktibo izatea. Izan ere, interneten sartzen ditugun datu guztiak besteok eskuragarri dituzte eta harriskutsua izan daiteke edonork erabili ahal dituelako bai gauza onuragarrientzat lehen esan bezala, baita kaltegarrientzat, nortasuna usupatzeko, engainatuta izateko edota ospe txarra izateko esaterako. Gainera, interneten funtzionamendua ondo menperatzen ez badute hainbat datu eman ahal dituzte sarean kontziente izan gabe (datu informalak) datu pertsonalak edota argazkiak esaterako, hau egitean konturatu gabe informazioa uzten dugulako bertan.




Ondoren, Maite Goñi irakasleak ehu-n egindako "eraiki zure nortasun digitala" hitzaldiaren bideoa atxikitzen dizuet. Oso interesagarria da, beraz, sartu eta informa zaitezte!

Azkenik, umeentzat baliogarria izango den bideoa ikusteko aukera duzue.





Comentarios

Entradas populares de este blog

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

MAKERS MUGIMENDUA ETA KULTURA

SYMBALOO