ETEN DIGITALA



Eten digitalari buruz hitz egiten dugunenan, desberdintasunei buruz ari gara. Hauek, bi alderditan sailkatu daitezke, lurraldeen artean eta lurralde bereko pertsonen artean, halaber teknologia digitala erabitzeko gaitasuna dutenen eta ez dutenen artean sortzen den desoreka da. 
Desoreka hau hainbat faktorek sortzen dute, besteak beste, belaunaldien arteko ezberdintasuak, eta ezberdintasun sozioekonomikoak.
Ezberdintasun handia dago teknologia berriak erabili ditzaketen pertsonen eta erabili ezin dituztenen artean. Alde batetik, teknologia berriak erabili ditzaketen pertsonek bizitza errazago eta erosoago egiten dieten lanabesak dituzte. Gainera, azken talde honek lan merkatuan postu eta pribilegio hobeak lor ditzakete eta bigarrenak berriz, zailtasun handiagoak izango dituzte. 
Hezkuntza arloan adibidez, eten digitalak pisu handia du, izan ere, eskura baliabide gehiago edo egoera sozioekonomiko altuagoa duten ikasleek gainerakoak baino aukera gehiago izango dituzte ikasteko eta formatzeko,  medio gehiago izango dituztelako.




Argi dago, horrela jarraituz gero, desberdintasun gehiago eta berriak sortuko direla. Askotan, gure begirada ez doalako gure burutik haratago eta ez garelako ohartzen informazioaren gizartea biztanleriaren zati txiki batetara bakarrik iristen dela. Milaka pertsona daude, inoiz ez direnak irakurtzera iritsiko ere. Beraz, gai honen inguruan hausnartzea beharrezkoa da irtenbide bat lortzen saiatzeko.

Ondoren eten digitala gizon eta emakumeen artean ere ematen dela frogratzen duen albiste oso interesgarria usten dizuet. Sakatu eta irakurri!






Comentarios

Entradas populares de este blog

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

MAKERS MUGIMENDUA ETA KULTURA

SYMBALOO