GAMIFIKAZIOA



Gamifikazio terminoa Nick Pelling sortu zuen 2002. urtean eta jkoen teknikak,  jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan erabiltzean datza. Bere helburua hartzailearen jarreran aldaketa bat eragitea da. Horrela, aspergarriak diren eginkizun ugari dibertigarriak bihurtu daitezke.

Gamifikazioak arrakasta izateko, aspektu batzuk garrantzitsuak dira. Zikloak laburrak izatea eta ez prozesu oso luzeak komenigarria da, zailtasun maila egokia izatea bezala. Bestalde, arauak eta helburuak argiak izan behar dira, hau da, zer eskatzen edo proposatzen zaigun ondo ulrtzea garrantzitsua da. Azkenik, narratiba sinesgarria izan behar da; hots, gamifikatutako prozesu batek istorio moduko bat kontatu ahal da, aspergarria den jarduera bat interesgarriagoa egiteko.

Gamifikazioan erabiltzen diren teknikak ulertzeko hiru kontzeptu klabe daude:
  • Mekanika: Puntuak, sariak, mailak, intsignia eta rankinga ohikoenak dira.
  • Dinamika: Ohikoenak ordainsaria, statusa, onarpena, norbanakoaren adierazpena, joko kooperatiboa, txapelketa eta altruismoa dira.
  • Jokoaren osagaiak: Arauak, erabilitako materialak, jokoari ematen diogun estetika, asmatzen dugun istorioa, etab. dira.
Teknika honek, onurak baita kalteak dakar noski. Alde batetik, onura gisa, gamifikazioari esker, erraz sortu ditzakegu pizgarriak diren sistemak. Gainera, emaitzak zuzenekoak direnez, ikasleek erraz ulertzen dute akzio eta ondorioa, adibidez. Beste batetik, epe motzeko sariekin, ikasleei helburu txikiak lortzera bideratzen zaie eta ondorioz, kanpo motibazioa bakarrik  lantzera eramaten ditugu.
Baina orokorrean, haurrak motibatzeko eta haien interesa pizteko metodo oso komenigarria dela iruditzen zait.

Hurrengo artikuluan: 

"20 herramientas de gamificación para clase que engancharán a tus alumnos"

Gamifikazioa ikasgelan lantzeko herraminta desberdinak aurki ditzakezue. Horrela, haien artean konparatzeko aukera izango duzue, ondoren aurrera eramateko. 

Azkenik, behealdeko bideoan ikasgelan gamifikazioa lantzeko adibide bat agertzen da. Ikus ezazue eta gustokoa baduzue martxan jarri!




Comentarios

Entradas populares de este blog

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

MAKERS MUGIMENDUA ETA KULTURA

SYMBALOO