NOOC, MOOC eta SPOC kontzeptuak
NOOC
Bestalde, ikastaro hauek dohainik dira eta ikasle desberdinentzako egokiak eta erakargarriak. Gainera, IKTen apostua egiten dute eta tresna berriak edo programak oso modu egokian kudeatzen dituzte. Lan eskaintzan ondorioa izango duten gaitasun edo lanbide berriei oinarrizko formakuntza ematearen alde daude NOOC ikastaroak.
Hurrengo argazkia sakatuz gero NOOC kurtso deberdinak ikusteko aukera izango duzue.
MOOC
On-line Ikastaro Masibo irekiak dira eta izen-emate librekoak dira. Ikastaro hauek bideo-formatuan eskaintzen dira; ondorioz, ikasleak eduki guztiak eskuragarri ditu edozein unetan eta ordutegi malguan. Gainera dohakoak dira, eta erabiltzailearen ikasketa era autonomoan bultzatzen dute.
MOOC-en gaiak mugagabeak dira eta batzuek ziurtagiri bat lortzeko aukera dute.
Horrez gain, batzuetan azkeneko azterketa bat egin behar da eta beste batzuetan berriz, ikastaroaren portzentai bat soilik egin behar da. Azkenik esatea plaza-kopurua mugagabea dela eta helburu desberdinak dituzten ikasleei zuzenduta daudela.
Ondorengo argazkia sakatuz gero MOOC kurtso deberdinak aurkituko dituzue.
SPOOC
Ikastaro hauek on-line egiten dira eta ez dira irekiak ezta masiboak. Izan ere, komunitate txikiagoetarako pentsatuta daude, esaterako, ikasgai zehatz batean matrikulatutako ikasleentzat edota enpresa zehatz batean lan egiten duten langileentzako, esaterako. Ondorioz, irakasle-ikasle arteko interakzioa hobea da eta ikasleek arreta pertsonalizatuagoa dute. Gainera, haien artean lanak egin ditzazkete edo taldekako lanetan parte hartu baliabide ezberdinak erabilita. Kurtso mota hau, konpetentzien garapenera bideratutako esperientzia bat da bereziki sarean kolaborazioaren, ikasketa autonomoaren eta hezkuntza komunitateetan parte hartzearen ingurukoak.

Laburbilduz, hirurak on-line formakuntza jasotzeko aukera ematen duten ikastaroak dira. Gaur eguneko bizitzeko modua duen erritmo arina eta ia edonork internet etxean duela kontuan izanda, oso aproposak dira; izan ere, persona ugari ez du kurtso presentzialetera joateko aukerarik.
Ondoren, informazio gehigarria eskaintzen duen bideoa eta web orrialde bat usten dizuet. Informa zaitezte!

Comentarios
Publicar un comentario