WEB 1.0, WEB 2.0 eta WEB 3.0



Hiru web mota hauen inguruan hitz egiten hasi baino lehen Web bat, interneten eskuragai dauden hipertestuen loturaren  bidez interkonektatuta dauden dokumentuen sistema bat dela esan behar dugu. Beste batzuen artean, Youtube, Google, Facebook, Baidu eta Yahoo ira erabilenak.

WEB 1.0

60. Hamarkadan  hasi zen testuko nabigatzaileekin soilik. Izaera dibulgatzailea zeukan eta noranzko bakarrekoa zen. Ondoren, 90. hamarkadan HTML formatua erabiltzen hasi zen. Hala ere, teknologia guztiz zaharkitua, gaur egun edonor bere onetik ateratzeko modukoa!





WEB 2.0

Web 2.0 Tim O’Reilly-k sortu zuen 2004an, sare sozialetan  “web sozial" moduan ezagutzen dena. Hemen erabiltzaileak pasiboak izateari uzten diote erabiltzaile aktiboak izateko. 
Izan ere, informazioa jasotzen, komunikatzeko eta ezaguerak sortzeko gai dira. Eduki berriak sortzen dituzte eta eguneroko erabiltzeko material, ikuspegi zein erabilera berriak asmatzen dituzte. Nire belaunaldiko (1988) lagunenentzat itzelezko matxinada suposatu zuena.





WEB 3.0

Web 3.0 terminoa 2006an agertu zen lehenengo aldiz Jeffrey Zeldman-en artikulu batean. Web 3.0 
Interneten bilakaera da eta definizio desberdin asko ditu. Denok ezagutzen dugun " internetera datuak igotzeko hodeia" da. 
Bere xeadea webean jasotako informazio gustiari esanahi handiagoa ematea da. Egungo weba jasotzen dituen datuen semantika inplizitu batean oinarritzen da, baliabideak kaotiko hazten dira, eta bistakoa da informazioa antolatu gabe dagoela. Hori horrela, informazioa ezin da automatikoki tratatu, informbazioa modu sendoan eta webgune desberdinetan agertzen dizren kontzeptuekin lotuta erakusteko moduan, guztiak gauza berari buruz hotz egiten ari badira ere. 


Internetek izugarrizko eboluzioa jasan duela ez da zalantzan jartzen, baita gauza onuragarri  kaltegarriak berarekin ekarrik dituela ere. Izan ere, web 3.0-ri esker, hezkuntza aldetik erabat hobetu dezakegu behar dugun informazio ia guztia eskuragarri dagoelako. Baina egia da, arriskutsua ere izan daitekeela eta kontuz ibili behar garela atera eta sartzen dugun informazioarekin.

Ondoren usten dizuet Prezi bat eta bideo bat non gai hau oso ondo azalduta agertzen den:





Comentarios

Entradas populares de este blog

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

MAKERS MUGIMENDUA ETA KULTURA

SYMBALOO