FLIPPED CLASSROOM
Flipped Classroom metodologia Jonathan Bergmann eta Aaron Sams irakasle estatubatuarrek asmatu zuten 2007. urtean eta gaur egun izugarrizko arrakasta duen metodologia da “Flipped Classroom” hitzak terminologiari dagokionez “aula invertida” esan nahi du eta horretan oinarritzen da metodologia hain zuzen ere: hezkuntza tradizionalari “buelta” ematea; hau da, azalpen teorikoak gelatik kanpo ematen dira eta klaseko ordu horiek prozesu kognitiboen garapenerako erabiltzen da. Betiko etxerako lanak gela barruan egiten dira.Horrela, ikaslea bere ikasketa prozesuaren arduradun bihurtzen da, lana bere erritmora egokituz eta irakaslearen papera erabat aldatuz, gidari laguntzaile bihurtuta. Flipped Classroom metodologiak IKTetan sostengatzen da eta hau izaten da aurrera jarraitzen den prozedura: 1.-irakasleak bideotutorialak prestatzen ditu azalpen teorikoekin ikasleek etxean ikus ditzaten. 2.-Ikasleek bideoak etxean ikusten dituzte eta nahi dituzten apunteak hartzen ...